Kultura Sailak San Pedro jaietarako proposamenak bidaltzeko deia egin die herritarrei

Karkara

Festa batzordearen lehen bilera martxoaren 11n izango da.

Orioko Udaleko Kultura Sailak, aurtengo San Pedro jaietako festa-batzordea antolatzen hasi aurretik, herritarrei, herriko elkarteei eta eragileei beren proposamenak aurrez bidaltzeko deialdia egin die.

Proposamen denak kultura@orio.eus helbidera igortzea eskatzen du Udalak.

Festa-batzordearen lehenengo bilera martxoaren 11n izango da, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide