Kalean da KARKARAren 423.zenbakia

Karkara 2020ko ots. 28a, 11:00

Gaur arratsaldean banatuko da Orio eta Aiako postontzietan otsaileko KARKARA aldizkaria. Jone Uranga ikerlari gazteari eman dizkiogu azala eta elkarrizketa nagusia.

Gaur arratsaldean banatuko da Aian eta Orion otsaileko KARKARA. Jone Uranga ikerlari gazteari elkarrizketa mamitsua egin diogu aldizkarian, plastikoaren alternatiben ikerkuntzaren harira.

Beste hainbat gai ere landu ditugu: Julen Alonsorekin egon gara hizketan martxoan Aian emango duen kontzertuari buruz, Iker Gozategik argazki ederra bidali digu Bartzelonatik "Izpiak eta hizkiak" atalerako, Iñaki Iturainek Milagro Ariztimuño emakume ekintzaile eta errebeldearen berri eman digu, Ahalduntze Eskolak martxan jarritako noka ikastarori buruzko erreportajea ere landu dugu, eta abar luze bat.

Gaur arratsaldetik aurrera, KARKARA zure postontzian!

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide