Mendibeltz futbol zelaiaren azpiko garajeak erosi edo errentan hartzeko aukera dute herritarrek

Karkara 2020ko ots. 27a, 11:35

Salgai daudenek 24.000 euroko prezioa dute, eta errentan daudenek 75, 64 eurokoa hilabeteko.

Orioko Udalak hainbat garaje ditu Mendibeltz futbol eta softbol zelaiaren azpian, eta herritarrei gogorarazi nahi die aukera daukatela garaje horiek erosteko, edo errentan hartzeko.

Garajeak bi eratara eskura daitezke: salmentan eta errentan.

  • Salgai dauden garajeak 24.200 eurotan (BEZa barne) erosi daitezke.
  • Errentan daudenak, berriz, honako prezioan eskaintzen dira: 75,64 euro/hileko (BEZa barne). Komunitate-gastuak aparte dira: hileko 10 euro inguru. Errenta-kontratua urtebeterako egiten da, luzatzeko aukerarekin.

Garaje guztiak itxiak dira eta 16,50 metro karratuko azalera dute, gutxi gorabehera.

Informazioa

Udalaren garajeetako bat erosi edota erabili nahi dutenek udaletxeko bulego teknikora jo behar dute, informazioa jasotzeko eta tramiteak bideratzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide