Katxiña bodegak Repsol etxearen bereizgarria jaso du

Karkara 2020ko ots. 25a, 15:53

Izaskun eta Iñaki Zendoia anai-arrebek atzo gauean jaso zuten zuten saria, Donostiako San Telmo Museoan egindako ekitaldian.

Atzo gauean Repsol etxeak "Sol" bereizgarriak banatu zizkien Euskal Herriko hamaika jatetxeri, eta sarituetako bat Orioko Katxiña bodega izan da. Donostiako San Telmo Museoan egin zen sari-banaketan 400 lagun baino gehiago juntatu ziren, eta han izan ziren Iñaki eta Izaskun Zendoia anai-arrebak, garaikurra jasotzen.

Katxiña bodegakoek sare sozialetan argitaratutakoaren arabera, "emozio handiarekin" bizi izan zuten atzoko gaua, eta jaso duten sariak lanean gogor jarraitzeko indarra emango die.

Eskualdeko jatetxeei dagokionez, Zarauzko Kirkilla Eneak eta Zestoako Iraetak ere jaso zuten Repsol etxearen bereizgarria.  

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide