Orioko Udalak argitaratu du martxoko eta apirileko agenda

Karkara 2020ko ots. 25a, 08:38

Orioko Udalak martxorako eta apirilerako herrian antolatu diren ekitaldien berri eman du.

 

Martxoak 7, larunbata
- Egun osoan, Gipuzkoako HIP HOP txapelketa kiroldegian.
- 17:00. Euskal Herriko musikari gazteen kontzertua kultur etxean, Danbolin musika-eskolak antolatuta.

Martxoak 11, asteazkena
19:30. Laburbila, film laburren proiekzioa kultur etxean.

Martxoak 13, ostirala
22:00. Evaren alabak antzezlana kultur etxean. Sarrera aldez aurretik erosi behar da, 2 eurotan.

Martxoak 14, larunbata
- 11:00. Orio eta itsas ondarea bisita gidatua. Bisita doakoa izango da, baina erreserba egin behar da aldez aurretik turismo-bulegoan: 943 835 565. 

Martxoak 14-15, larunbata eta igandea
- Mendiko eski-irteera, Talai Mendi elkarteak antolatuta.

Martxoak 16, astelehena
- 18:00. Ipuin-kontalaria kultur etxean: Miriam Mendoza.

Martxoak 21, larunbata
- 20:30. Bertso-afaria Gure Etxea elkartean, Errikotxiak antolatuta, Oihana Iguaran eta Jon Maiarekin.

Martxoak 23, astelehena
- 19:00. Musika-eskolako bandaren emanaldia kultur etxean.

Martxoak 26, osteguna
- 18:00. Musika-eskolako saxo eta klarinete ikasleen emanaldia kultur etxean.

Martxoak 27, ostirala
- 18:00. Musika-eskolako flautako eta eskusoinuko ikasleen emanaldia kultur etxean.
- 19:00. Musika-eskolako txeloko ikasleen emanaldia Danbolin musika-eskolan.
- 22:00. Haatik dantza-konpainiaren Errimak bi oinetan dantza-emanaldia kiroldegian. Sarrera aldez aurretik erosi behar da, 5 eurotan.

Apirilak 1, asteazkena
- 19:00. Musika-eskolako txistuko ikasleen emanaldia Salatxo aretoan.

Apirilak 3, ostirala
- 22:00. Loser antzezlana Arraunetxen. Sarrera aldez aurretik erosi behar da, 10 eurotan.

Apirilak 4, larunbata
- 18:00. Pirritx, Porrotx eta Marimototxen emanaldia Karela kiroldegian, Danbolin musika-eskolako biolineko eta biolontxeloko ikasleekin batera.

Apirilak 23, osteguna
- 18:00. Ipuin-kontalaria kultur etxean: Leire Zinkunegi.

OHARRA: Asteazkenero bingoa izango da kultur etxean 16:30ean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide