Julen Mendozak 'Herri bat irabazteko' hitzaldia emango du asteartean

Karkara

Orioko EH Bilduk antolatu du hitzaldia, eta Salatxo aretoan izango da 20:00etatik aurrera.

Julen Mendozak hitzaldia emango du Orion otsailaren 25ean, asteartearekin. Saioa Salatxo aretoa izango da, eta 20:00etan emango zaio hasiera.

Julen Mendoza Perez (Errenteria, Gipuzkoa, 1978ko urriaren 2a) Zuzenbidean lizentziatua, abokatua eta politikaria da. Pasaiako Udaleko teknikaria izan da, eta 2011 eta 2019 artean Errenteriako alkatea. Azken urteetan ezagun egin da Euskal Herriko bake prozesuari egindako ekarpenengatik.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide