Toledoko Diputazioak Mikel Unanue sarituko du, eskubaloiaren alde egindako lanagatik

Karkara 2020ko ots. 20a, 15:00

Argazkia: Rebeca Arango

Toledo probintzian erreferente bihurtu izanaren aitortza egingo diote. Martxoaren 6an jasoko du saria, "XXVII Gala del Deporte" ekitaldian.

Mikel Unanuek urteak daramatza eskubaloi munduan murgilduta. Hainbat urtez jokalari profesionala izan ostean, Toledoko Amibal taldeko presidentea eta entrenatzailea da gaur egun.

Amibal taldean egiten duen lanaz gain, probintziako beste herri batzuetan ere aritzen da gaztetxoei eskubaloian jokatzen irakasten. Orain, lan horri aitortza egitea erabaki du Toledoko Diputazioak, eta Unanuek sari bat jasoko du martxoaren 6an Talaveran egingo duten "XXVII Gala del Deporte" ekitaldian. Unanue probintzian erreferente bihurtu da eskubaloiaren esparruan, eta horregatik proposatu zuten sarietarako bere izena eskubaloi delegazioko arduradunek.

Oriotarra pozik agertu da, sariarekin erakundeek "eskubaloiaren alde egunero egiten duen lana" eskertu diotelako.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide