Zozketa: Maider Zabalegiren kontzerturako lau sarrera

Karkara

Datorren ostiralean Maider Zabalegi kantariak kontzertua emango du Orioko Kultur Etxean, gaueko hamarretatik aurrera. KARKARAk emanaldirako lau sarrera zozketatuko ditu.

 

Kontzerturako sarrerak kultur etxean daude salgai, eta 2 euroko prezioa dute. KARKARAk lau txartel zozketatuko ditu laguntzaileen artean. Zozketan parte hartzeko, gaurtik ostegunera arte eman daiteke izena, e-mail bidez (karkara@karkara.eus), whatsappez (688 859 682), edo telefono zenbaki horretara deituz.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide