Jendetza erakarri du Danbolin Musika Eskolako ikasleen dantza erakustaldiak

Aritz Mutiozabal

Urtero bezala, Danbolin Musika Eskolako ikasleek dantza emanaldia eskaini dute gaur arratsaldean Karela kiroldegian. Bi zatitan banatuta egon da ikuskizuna: aurrena, 4-6 urte bitarteko tailerreko ikasleek egin dute dantza, eta, ondoren,  7-15 urte bitarteko ikasleek (argazkietan ikusgai). Kiroldegiko harmailak erabat bete dira dantzari txikien eta gazteen erakustaldia ikusteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide