Maider Zabalegik bakarkako bigarren diskoa aurkeztuko du Orion

Karkara 2020ko ots. 12a, 17:00

Kantari oiartzuarrak kontzertua emango du Orion otsailaren 21ean, ostiralarekin, Bidean izenburupean argitaratu duen lana aurkezteko.

Maider Zabalegi musikariak kontzertua emango du Orion otsailaren 21ean, ostiralarekin. Emanaldiari gaueko hamarretan emango zaio hasiera, kultur etxeko areto nagusian.

Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean bertan, eta bi euroko prezioa izango dute. Dagoeneko eskuratu daitezke Udalak salgai jarri dituen 100 txartelak.

Maider Zabalegi abeslari eta konposatzailea da, eta 14 urterekin ezagun egin zen Euskal Herrian Alaitz eta Maider bikoteko partaidea izateagatik. Beren abesti batzuk asko entzun ziren 90eko hamarkadan. 2017an bakarkako lehen diskoa aurkeztu zuen Zuei izenburuarekin, eta orain, bigarren lana aurkezten dihardu: Bidean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide