Gimnastika Ulia elkarteak antolatuta, lasterketa jokatu zen igandean Donostian. Gaztetxoek eta senior mailako korrikalariek parte hartu zuten kirol hitzorduan, tartean Orioko Kamel Ziani Atletismo Taldeko kideek. Emaitza bikainak lortu zituzten oriotarrek; izan ere, infantil mailan Martin Iriondok irabazi zuen lasterketa, eta zortzigarren postuan sailkatu zen Nizar Ziani. Bestetik, Kadete mailan, Xabat Elortza izan zen garailea, eta senior mailako lasterketa motzean, Jokin Bellido eta Iñigo Exposito hirugarren eta laugarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Orioko Kamel Ziani Atletismo Taldeko arduradunak "gustura" dira taldekideek lortu dituzten emaitzekin.