Bigarren sailkatu da Orioko emakumezkoen trainerua Hondarribiko Traineru Jaitsieran

Karkara

Arraun Lagunak taldea Orioko emakumezkoen trainerua baino 14 ehuneneko azkarragoa izan zen Hondarribian.

Joan den larunbatean, Hondarribiko Traineru Jaitsiera jokatu zen, eta uda parterako prestaketa prozesuan buru-belarri murgilduta daudela erakutsi zuten arraun taldeek. Orio Arraunketa Elkarteko taldeen artean, emakumezkoen trainerua izan zen txapelketan parte hartu zuen bakarra, eta bigarren sailkatu zen bere kategorian, Arraun Lagunak taldearen atzetik. Lehia estua izan zen bi traineruen artean, baina Donostiako taldea Oriokoa baino 14 ehuneneko azkarragoa izan zen Hondarribiko estropadan.   

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide