Orioko emakumezkoen traineruak Sestaoko traineru jaitsiera irabazi du asteburuan

Karkara

Gizonezkoen estropadan Zierbena izan zen azkarrena, eta hirugarren sailkatu zen Orioko taldea.

Orio Arraunketa Elkarteko senior mailako traineruek Julian Enrikeren oroimenezko traineru jaitsiera parte hartu zuten igandean, eta emakumezkoen taldeak garaipena lortu zuen seigarren urtez jarraian. Oriotarrak (16:05,82) nabarmen nagusitu ziren estropadan, bigarren sailkatu zen Hondarribiari 20 segundoko aldea aterata.

Bestalde, gizonezkoen estropadan Zierbena (22:10,16) izan zen azkarrena, eta hirugarren sailkatu zen Orioko taldea (22:23,75).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide