Iriondo eta Elortzak lehen lau postuetan amaitu dute Euskadiko Kross Txapelketa

Karkara 2020ko ots. 3a, 12:30

Kamal Ziani Atletismo elkarteko bi korrikalariek hirugarren eta laugarren postuak lortu dituzte Gernikan jokatu den Euskadiko Kros txapelketan.

Kamal Ziani Atletismo elkarteko bi korrikalarik Euskadiko Kros txapelketan hartu dute parte asteburuan, Gernikan. Sei mailatan banatutako lasterketa izan zen absolutu mailakoak, eta sub 23, 20, 28 eta 16koak.  Martin Iriondo eta Xabat Elortza oriotarrek kadete mailan hartu zuten parte beste 86 korrikalarirekin batera, eta emaitza onarekin itzuli ziren etxera. Izan ere, Iriondok podiumean sartzea lortu zuen hirugarren postuan amaituta 17:24:00 denborarekin, eta, eta atzetik jarraitu zion Xabal Elortzak, laugarren postuan  17:43.00 denbora eginda.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide