Aurtengo agendaren berri eman du Talaimendi elkarteak

Karkara

Asteburu honetarako antolatua zegoen mendi-eski irteera atzeratu egingo duten arren, 2020. urterako agenda oparoa prestatu dute Talaimendi elkarteko kideek. Askotariko irteerak izango dira nagusi, eta maiatzerako, Kukuarri Astea ere antolatuko dute. Hona hemen aurtengo ekimen guztiak ikusgai.

Talaimendi elkartea - 2020. urteko agenda

  • Otsaila (eguna zehazteke). Mendi-eski irteera.
  • Martxoak 15. Ibilaldi neurtua, Azpeitia.
  • Martxoak 14-15. Mendi-eski irteera.
  • Apirilak 25-26. Arroil jaitsiera.
  • Maiatzak 16. Arantzazura martxa.
  • Maiatzak 25-31. Kukuarri Astea.
  • Ekainak 13-14. Eskalada irteera.
  • Urriak 17-18. Irteera Pirinioetara.
  • Urriak 25. Finalista Eguna, Oñati.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide