Asteburuko estropadak

Karkara 2020ko urt. 29a, 14:14

Tostako arraunketan lehiatuko dira asteburuan Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariak.

Orio Arraunketa Elkarteak asteburuko estropaden berri eman du sare sozialen bidez. Harrobiko arraunlariak Gipuzkoako Batel Ligan murgilduta daude, eta asteburu honetan bi hitzordu izango dituzte. Alde batetik, batel ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute larunbat goizean Trintxerpen, 10:30etik 13:30era bitartean. Eta bestetik, igandean 11:00etatik aurrea, Pasai San Pedron izango dute estropada.

Horrez gain, otsailaren 2an, igandean, Julian Enriqueren oroimenezko Traineru Jaitsiera ere izango da Sestaon, Kaiku Arraun Elkarteak antolatuta. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide