Eski zeharkaldia antolatu du Talaimendi elkarteak astebururako

Karkara 2020ko urt. 29a, 13:51

Irteeran parte hartu nahi dutenek gaur arratsaldeko bilerara agertu beharko dute; 19.00etan izango da, Talaimendiren lokalean.

Urteko lehen irteera egingo du Talaimendi elkarteak asteburu honetan. Eguraldia lagun badute, eski trabesia egitea da elkarteko kideen asmoa. "Aurreko urtean bezala Arette ingurura joango gara mendi eskia probatu nahi duenak erraztasuna izan dezan. Beraz, herritarrak irteeran aparte hartzera animatu nahi ditugu. Eski fokak jantzi eta mendian gora joango gara".

Irteeran parte hartu nahi dutenek gaur arratsaldeko bilerara agertu beharko dute; 19.00etan izango da Talaimendiren lokalean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide