Saharar errefuxiatuen aldeko material bilketa jarri du martxan Orioko Ikastolak

Karkara 2020ko urt. 20a, 11:00

Iazko janari bilketa, Orioko Ikastolan.

Urtarrilaren 30a izango da elikagaiak zein konpresak Ikastolara eramateko azkeneko eguna. 6. mailako ikasleek antolatu dute bilketa, baina parte hartzera dei egin diete herritarrei.

Aurten ere saharar errefuxiatuen aldeko material bilketa jarri du martxan Orioko Herri Ikastolak. Hala, saharar errefuxiatuei bidaltzeko elikagaiak zein konpresak ari dira batzen Ikastolan. Janariari dagokionez, antolatzaileek azaldu dute ondorengo materialak bilduko dituztela egunotan: atuna oliotan, sardinak oliotan, lekaleak, arroza, pasta eta azukrea.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek hartu dute beren gain bilketaren antolaketa, baina parte hartzera dei egin diete herritar guztiei. Jakinarazi dute urtarrilaren 30a izango dela aipatutako elikagaiak zein konpresak Ikastolara eramateko azkeneko eguna. "Denon artean zenbat eta material gehiago inguratu, indartsuagoa izango da sahararrei bidaltzen diegun indarra eta laguntza", diote.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide