2020ko Gipuzkoako Batel Ligari hasiera emango diote larunbatean, Donostian

Karkara

Orio Arraunketa Elkarteko bederatzi ontzik parte hartuko dute asteburuko batel jardunaldian.

2020ko Gipuzkoako Batel Ligako 1. jardunaldia jokatuko da larunbatean, 15:30ean hasita, Donostiako Martutene auzoan. Orio Arraunketa Elkarteko bederatzi ontzik parte hartuko dute txapelketan, infantil, etorkizun, kadete, jubenil eta senior mailako herriko arraunlariak aterako dira uretara asteburuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide