Ikastaroak ezagutzeko ate irekien jardunaldia egingo dute Karela kiroldegian

Karkara 2020ko urt. 10a, 08:20

Hiruhilekoa hasi berri dute Karelan, eta herritarrek kiroldegiko eskaintza ezagutu dezaten ikastaroak probatzeko aukera eskainiko dute.

Karela kiroldegiak hiruhilekoa abiatu du aste honetan, eta herritarrek kiroldegiko eskaintza ezagutu dezaten ikastaroak probatzeko aukera eskainiko dute ate irekien jardunaldian. Gainera, zein ikastarotan izena eman ez dakitenek kirol aholkulariaren laguntza ere izango dute. "Izan ere, aholkulariak helburu, interes eta egoera pertsonalaren arabera, herritar bakoitzari gehien komeni zaion ikastaroa gomendatuko dio", azaldu dute Karela kiroldegiko arduradunek.

Bestalde, bazkideentzat doako Xprees jarduerak eta jarduera bereziak eskainiko ditu Karela kiroldegiak.

Ikastaroak probatzeko edo jarduera berezietan parte hartzeko informazioa kiroldegiko harreran, edo 943 89 44 28 telefono zenbakira deituta eskuratu daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide