Bertan behera geratu da igandean Orion jokatzekoa zen aulki mugikorreko estropada

Karkara

Igande eguerdirako, alerta laranja aktibatu dute itsaso zakarragatik, eta alerta horia haizeagatik.

Iganderako Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XIX. Ligako estropada antolatu zuen Orio Arraunketa elkarteak, baina bertan behera geratu da Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz. Izan ere, igande eguerdirako alerta laranja aktibatu dute itsaso zakarragatik, eta alerta horia haizeagatik. Beraz, uretan edo kostaldean egitekoak ziren jarduera guztiak bertan behera uztea erabaki du foru aldundiak.  
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide