Abenduaren 26an eman behar da izena Erregeen Kabalgatan parte hartzeko

Karkara

Abenduaren 30ean, eta urtarrilaren 2an eta 4an egingo dituzte Erregeen Kabalgatako entseguak.

Erregeen Kabalgatan parte hartu nahi duten adin guztietako haurrek abenduaren 26 azaldu behar dute ikastolako pergolara, izena ematera, 19:30ean.

Kabalgatako danborrada prestatzeko, hainbat entsegu egingo dituzte hartzen duten haurrek, eta antolatzaileek zehaztu dituzte entsegu egunak.

Guztira hiru entsaio egingo dira, denak ikastolako pergolan:

  • Abenduak 30, 19:00etan
  • Urtarrilak 2, 19:00etan
  • Urtarrilak 4, 12:00etan

Bestalde, antolatzaileek hainbat xehetasun argi utzi nahi izan dituzte, entseguekin hasi aurretik. Alde batetik, adierazi dute, kabalgatan parte hartuko duten haurrek azaldu beharra daukatela entseguetara.Bestetik, kabalgata egunean haurrek baserritar edo arrantzale jantzita parte hartu beharko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide