'Zinema Familian' zikloaren bigarren emanaldia izango da ostiral honetan

Karkara

Abenduaren 20an, ostiralean eskainiko dute zinema zikloko bigarren filma. Arratsaldeko 16:45etik aurrera, Orioko Galtzarri Elkartean.

Zinema Familian zikloaren bigarren emanaldia eskainiko du ostiral honetan Zingira Eskolak. Oraingoan, Euskal Herrian ekoitzitako Pixi Post eta Opari-emaileak animaziozko filma ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Orioko Galtzarri Elkartean izango da film ikuskizuna, arratsaldeko 16:45ean hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide