Amaitu dira Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak

Karkara 2019ko abe. 14a, 11:30

Abenduaren 28an eskainiko du emanaldia, Karela Kiroldegian, 22:00etatik aurrera.

Benito Lertxundik abenduaren 28an eskainiko du kontzertua Orion, Karela Kiroldegian. Hasiera batean, azaroaren 16an zen kontzertua, baina kantariaren osasun arazo bat zela medio, atzeratu beharra izan zuten. Emanaldia dataz aldatzea, ordea, ez da kalterako izan entzuleen begitan. Lertxundik, ostiralean, bere sare sozialetan jakinarazi zuenez, sarrerak agortuta daude, jada.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide