Datorren ostegunean, abenduak 12, ipuin-kontaketa saioa izango da Orioko udal liburutegian, Leire Zinkunegiren eskutik. Kontu kontari, naturaren xuxurlari izeneko kontaketa ekarriko du oriotarrak, eta bost urteko haurrei eta gurasoei zuzendutako saioa izango da.
17:30ean hasiko du emanaldia Zinkunegik, eta udalak azaldu duenez, ateak itxiko dira ordu horretan. Beraz, berandu iristen direnek, ez dute saiora sartzeko aukerarik izango.