Irudietan: Festa eta giro ederra nagusi San Nikolas egunean

Karkara 2019ko abe. 6a, 13:58

Herriko eragileek antolatutako ekimenek, giro aparta jarri dute San Nikolas Egunean.

Goizean goizetik San Nikolas eguna de antzeman da Orion, festa giroa izan baita nagusi eguna argitu duenetik. III. Kamel Ziani Krosak abiatu du eguna, eta ondoren, Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejirak, Salatxo abesbatzaren kontzertuak eta Hemenbaen batukada taldeak girotu dute eguerdi partea.

Harribilek antolatutako, Dantzari Txikien Txapelketa ere izan da festagunean, eta aurten Lezoko Olatz Azkuek eta Oiartzungo Mattin Etxebestek jantzi dute txapela. Bigarren sailkatu dira, Villabonako Idoia Urdangarin eta Asteasuko Maddi Etxeberria, eta hirugarrenak izan dira Pasai Donibaneko Urko Puy eta Lezoko Ane Jaunarena.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide