San Nikolas Egunaren bezperan hasi dituzte, ohi bezala, jaiak oriotarrek. Arratsaldean herriko kaleetan zehar kalejira egin dute Pello eta Nikolasa erraldoiekin eta buruhandiekin, txistulariek lagunduta. Kultur Etxera gerturatu dira ondoren: euskaltegiko Mintzalagun taldea izan da aurten txupina botatzeaz arduratu dena. Hamar urte bete ditu aurten, eta "merezitako omenaldia" eskaini nahi izan diete. Harribil dantza taldeak, Danbolin musika eskolak eta Salatxo abesbatzak ere parte hartu dute festen hasierako ekitaldian.
Kalejiran ikastola aurreko plazara joan, eta bertan jarraituko dute oriotarrek jaiak ospatzen, Alaiki erromeria taldearen eskutik.
EGITARAUA egunez egun.