Kamel Ziani Krosa antolatu dute San Nikolas egunerako, eta benjamin, alebin eta infantil mailako korrikalariek parte hartuko dute. Ohitura jarraituz, Muntoko pasealekuaren ondoko berdegunean izango da, Mendibeltz zelaiaren parean.
EGITARAUA
- 10:30. Infantil mailako neskak (1500 metro)
- 10:55. Infantil mailako mutilak (2000 metro)
- 11:15. Alebin mailako neskak (1200 metro)
- 10:30. Alebin mailako mutilak (1200 metro)
- 11:45. Benjamien mailako neskak (600 metro)
- 12:00. Benjamin mailako mutilak (600 metro)
- 12:30. Sari banaketa