Orioko Udaleko garbiketa zerbitzukoak morez jantzita ari dira lanean gaur

Karkara 2019ko aza. 25a, 10:05

Argazkia: Orio.eus

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna da, eta udal langileek ere keinu egin nahi izan diote. Hala, kolore morez jantzita atera dira lanera gaur goizean, Orioko Udalak plazaratutako argazkian ikus daitekeenez. Oharrak zehazten duenez, garbiketaz arduratzen den FCC enpresak eman dizkie more koloreko txaketak langileei. Ikusi gaurko egitaraua. 

Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna da. Horregatik, urtero bezala, ikastetxeetan eta kalean, hainbat aldarrikapen egingo dute.

Egitaraua:

 

Gaur, Azaroak 25

Orio

-11:30: Kultur Etxe aurrean elkarretaratzea egingo dute herriko ikasle, irakasle eta gurasoek.

-Jarraian: Eskolan landutako hainbat bertso abestuko dituzte ikastetxeetako gazteek, Kultur Etxeko balkoitik, Tratu ona, guztiona lelopean. Gero, bertaratutako guztiek kantatuko dute Rosi Lazkanok eskualde osorako sortutako bertso-sorta.

-17:30ean: Botere harremanak hezkuntzan hitzaldia eskainiko du Amelia Barquinek, Salatxo aretoan.

-20:00etan: elkarretaratzea izango da Orioko Kale Nagusian.

 

Bihar, azaroak 26

Aia

-Lardizabal eskolako irakasleek argazkia aterako dute.

Orio

-19:30ean: Sexijentziak askatuz antzezlana eskainiko dute Kultur Etxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide