Denboraldia abiatu dute OAEko arraunlariek

Karkara 2019ko aza. 16a, 17:00

Bi kidek Orioko Arraunketa Elkartea utzi dute, eta hamaika arraunlari batu dira emakumezkoen zein gizonezkoen traineruetara.

Azaroa hasi orduko ekin diote Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek entrenamenduei. Uretara irten aurretik gogor ari dira fisikoa lantzen Arraunetxe barruan. Aurtengo denboraldian, aldaketak izango dira bi taldeetan.

Emakumezkoen traineruan, arraunlari batek utzi du taldea, Olatz Ortegak. Bestalde, sei kide batu dira Orioko proiektura. Gazte mailatik igo diren Edith Uranga, Ane Arruti eta Cecilia Korta gazteak, eta horira itzuli diren Luda Davidenko (aurreko denboraldia San Juan taldean egin zuen) eta Lukene Lizaso zein Amaia Arregi (aurretik OAEko kide izandakoak).

Gizonezkoen kasuan, ere, badira zenbait aldaketa. Alexander Estebanek taldea utziko du pasa den denboraldian A taldeko kide eta B taldeko entrenatzaile lanetan ibili ondoren. Elkartera batuko dira Ondarroatik datozen Xabier Altuna eta Jon Iriondo, Mikel Aiestaran San Pedrotik eta Unai Etxeberria eta Jose Mari Intxausti.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide