Bertako zuhaitzen haziak banatu ditu Herrio Natur Taldeak

Karkara 2019ko aza. 10a, 15:30

Kale Nagusiaren hasieran, Oteizaren Pietatea eskulturaren estalpean jarri dute postua.

Baso, zuhaitz eta landare autoktonoak sustatzeko jarduera egin du gaur Herrio Natur Taldeak. Pietatea eskulturaren estalpean jarri dute postua, eta haziak banatu dituzte mahaira hurbildu diren herritarren artean; gainera, haziak etxean nola landatu behar diren ere azaldu diete. Hala, behin landareak hazten direnean, inguruko basoetan landatzera animatu dituzte herritarrak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide