Hondoratutako itsasontzi batek erregai-ihesa izan zuen atzo Orion

Karkara 2019ko urr. 30a, 15:36

Arratsaldean suhiltzaileek kontrolatu zuten itsasontziaren erregai jarioa.

Atzo arratsaldean, suhiltzaileak Orioko portuan izan ziren, urperatu zen itsasontzi baten erregai-ihesa kontrolatzen. Antza denez, herritar batek udaltzainei jakinarazi zien erregaia zerion ontzia zegoela portuan, hondoratuta. Udaltzaingoak larrialdi zerbitzura hots egin zuen, eta suhiltzaileak iritsi ziren 18:30ak inguruan. Bi orduz aritu ziren lanean, eta erregai-ihesa kontrolatzea lortu zuten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide