Plazako kioskoa desmuntatuko dute datorren astean

Karkara

Kiosko berrituak ez du izango oraingoaren itxura. Garai bateko plazaren forma errektangularra emango diote.

Herriko Plazako obren barruan, kioskoa desmuntatzen hasiko dira datorren astean.

Behin plazako obrak aurreratu eta gero (ikusi planoa) berriz instalatuko dute kioskoa. Orain desmuntatuko den kioskoaren pieza erabiltzen saiatuko dira. Zutabeak, arkuak... ezingo dituzte pieza guztiak berrerabili, ordea.

Kiosko berrituari, hala ere, ez zaio oraingoaren itxura emango, baizik-eta lehen-lehengo kiosko zaharrarena (ikusi argazki zaharrean). Garai batean planta errektangularra zeukan kioskoak eta, berritu zenean, planta oktogonala eman zitzaion. Orain Udalak atzera egingo du eta kioskoak forma errektangularra izango du berriro.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide