Unai Zubizarretak hirugarren egin du Euskalsurf zirkuituko proban, Zumaian

Karkara

Itzurunen jokatu zuten larunbatean Euskal surf Body Board zirkuituko bigarren proba. Zumaiko bodyboardlariek maila bikaina erakutsi zuten, baita Unai Zubizarreta oriotarrak ere, podiuma osatuz.

Baldintza ezin hobetan jokatu zuten larunbatean Euskal Body Board zirkuituko bigarren proba, Zumaiako Itzurun hondartzan. Open gizonezkoen mailan Alex Odriozolak lau puntuko aldearekin irabazi zuen. Bigarren Andoni Izaga sailkatu zen eta hirugarren egin zuten Unai Zubizarretak eta Unai Granadosek podiuma osatuz.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide