Iñaki Gurrutxagak ez du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final erdirako txartela lortu

Karkara

Gurrutxagak 421 puntu lortu zituen igandeko saioan. 

Igandean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdeneko saioa jokatu zen Azpeitiko Soreasun antzokian, eta leporaino bete zen aretoa. Bost bertsolari igo ziren oholtzara; tartean zen Iñaki Gurrutxaga oriotarra, baina honek ez zuen lortu final erdia jokatzeko txartela.

Oihana Iguaran izan zen saioko irabazlea, 485,50 punturekin; bigarren postuan, Iñigo Mantzizidor Mantxi zarauztarra sailkatu zen 484 punturekin; eta hirugarren postuan, Nerea Elustondorentzat izan zen 476.50 punturekin. Gurrutxagak 421 puntu lortu zituen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide