Nadeth Agirrek patroi onenaren saria jaso du

Karkara 2019ko urr. 28a, 10:27

Traineru denboraldian zehar, Agirrek 31 puntu lortu ditu patroien sailkapenean.

Ostiralean patroi onenaren saria jaso zuen Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruko patroi Nadeth Agirrek. Urtero, arraun denboraldia amaitzen denean, Caixa Bankek txapelketako Patroi Onenaren garaikurra entregatu ohi du Euskotren eta Eusko Label ligetako patroien afarian. Aurten Nadeth Agirrerentzat izan da garaikurra, oriotarrak 31 puntu lortu baititu sailkapen nagusian. Gizonezkoetan berriz, Arkaitz Diazentzat izan da saria.

Sari banaketa ostiralean egin zen Zarauzko Cachi Bachi elkartean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide