Oiartzungo Lartaun abesbatzak kontzertua emango du igandean, Salatxo abesbatzarekin batera

Karkara

Lartaun abesbatza. (Oarsoaldeko Hitza)

Abesbatzen kontzertua 13:00etan izango da Orioko elizan.

Igandean Oiartzungo Lartaun eta Orioko Salatxo abesbatzek kontzertua eskainiko dute, Orioko elizan. Aurrena Salatxo abesbatzak bost pieza kantatuko ditu, sarrera gisa, eta, segidan, Lartaunek beste sei kantu eskainiko ditu.

Lartaun abesbatza
Lartaun abesbatza Jon Oñatibiak sortu zuen 1964an, eta ibilbide oparoa egin du, bereziki 70eko hamarkadan. Oñatibia hil ondoren, taldeak zenbait zuzendari izan ditu eta, gaur egun, Maddalen Dorronsorok zuzentzen du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide