Irudietan: Sutea izan da Urdaire kaleko etxe batean

Karkara

Oraindik ez dituzte jakinarazi sutearen arrazoiak.

Gaur, hilak 17, Goiko Kaleko bizilagun batek larrialdi zerbitzuetara hots egin du 09:30ak aldera. Etxean ikasten ari zen gaztea, eta ohartarazi du aurreko etxetik ke asko ateratzen zela. Hala, hamarrak jotzear zirenean iritsi dira suhiltzaileak Oriora, eta sirena-hotsarekin abiatu dira kamioiak frontoiko aldapatik Goiko Kalera.

Antza denez, Urdaire kaleko etxe batean sua piztu da goizean, baina oraindik ez dituzte arrazoiak jakinarazi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide