Jon Iriondo izango da OAEko bigarren taldearen entrenatzailea Larrañagarekin batera

Karkara 2019ko urr. 17a, 09:22

Alexander Estebanek utzitako tokia hartuko du Iriondok. Salsamendi eta Zabaletak entrenatzaile lanetan jarraituko dute denbora honetan.

Orio Arraunketa Elkarteak datorren denboraldian entrenatzaile lanetan egongo direnen izenak argitara atera ditu. Xanti Zabaletak jarraituko du maila goreneko nesken entrenatzailea izaten. Mutilei dagokionez, Jon Salsamendik jarraituko du senior mailako arduradun nagusi izaten eta Anjel Larrañaga eta Jon Iriondok osatuko dute entrenatzaile lan taldea TKE eta KAE1 ligako bi traineruak prestatzen.

Beraz, Iriondok hartuko du Alexander Estebanek utzitako tokia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide