Bilbora egun pasa antolatu du Zaharren Babeslekuak

Karkara 2019ko urr. 16a, 14:23

Ibañez Erretegian izango da bazkaria. 35 euroko prezioa izango du Bilbora egun pasak.

Bilbora irteera antolatu du Zaharren Babeslekuak azaroak 13rako, asteazkenarekin. Goizean, 9:00etan izango da irteera eta ohi bezala autobuseko plazak zozketaz erabakiko dira. Bilbora iritsi eta denbora librea izango dute bidaiariek bazkaltzeko ordura arte. Ibañez erretegian izango da bazkaria eta honakoa da menua: bakailao entsalada, ganbak plantxan, azpizuna parrillan, pantxineta, edaria eta kafea.

Txartelak erosteko aukera, azaroaren 5ean izango da asteartearekin, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara bitartean, Zaharren Babeslekuan. 35euroko prezioa izango du egun pasak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide