Ipuin kontaketa saioa egingo dute astelehenean Orion

Karkara

3-6 urte bitarteko haurrei zuzendua izango da ipuin-kontaketa.

Miriam Mendoza ipuin-kontalariak hainbat saio eskainiko ditu udazkenean Orioko Kultur Etxean. Astelehenean izango da lehena, kultur etxeko areto nagusian; 18:00etan hasiko da ipuin-kontaketa, eta 3-6 urte bitarteko haurrei eta gurasoei zuzendua izango da. Herriko haurrak emanaldira gonbidatu ditu Orioko Udaleko Kultura Sailak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide