Hereje Fighters taldea Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan izan da

Karkara 2019ko urr. 9a, 15:30

Orioko Reggae Taldea bezala ezaguna ingurukoentzat baina izen pila bat pasa ondoren azkenean 'Hereje Fighters' jarri diote. Udan bakarrik eskaintzen dituzte kontzertuak, Iñaki Euskal herrira etortzen denean.

Hereje Fighters Reggae taldearen entseguan izan da Xabier Sukia Faktoria saioan. Iñaki Etxeberria eta taldekideekin jardun da solasean. 25 urte daramatza Costa Rican, hemengo bizimodua utzi eta han geratu zen. Eta Costa Rican reggae musika talde batean dabil, 'Plan B' izeneko taldea.  Margotu ere egiten du. Kontua da Herrira itzultzen dela uda garaian eta hemen ere badute reggae talde bat. Orioko Reggae Taldea bezala ezaguna ingurukoentzat baina izen pila bat pasa ondoren azkenean 'Hereje Fighters' jarri diote. Udan bakarrik eskaintzen dituzte kontzertuak, Iñaki Euskal herrira etortzen denean. Eta orain Costa Ricara itzultzeko garaia iritsi zaionean, entsegu batean izan da Faktoria taldeko bost kideekin hizketan.

Entzun elkarrizketa hemen klik eginda.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide