Hasi dira Kofradia zaharreko hormak eraisten

Karkara

Kofradia zaharreko eraikina botatzeko lanak aurrera doaz eta, lan horien barruan, gaur bertan eraikinaren kanpoko hormak eraisten hasi dira. Lanek hiruzpalau egun iraungo dute eta, bitartean, Kofradiaren atzeko oinezko bidea itxita izango da jendearentzat, segurtasunagatik. Behin eraikina eraitsi eta bidea hondakinez garbitu ostean, berriro irekiko da pasaera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide