Salatxo Abesbatzak kontzertua eskainiko du Zarautzen

Karkara 2019ko urr. 9a, 09:25

"Itsasotik Herrira" ekitaldiaren barruan eskainiko du Salatxo Abesbatzak kontzertua Zarauzko Parrokian, arratsaldeko 20:15ean.

Salatxo Abesbatzak kontzertua eskainiko du "Itsasotik Herrira" ekitaldiaren barruan. Zarauzko Parrokian izango da musika emanaldia, urriaren 12an, arratsaldeko 20:15ean. Salatxorekin batera Getariko Salbador Deuna eta Zarautz abesbatzak batuko dituzte ahotsak.

"Itsasotik Herrira" urriaren 11an eta 12an ospatuko den eskualde mailako kultura eta sormen jaialdia da. Aurtengoa bigarren edizioa da eta 20 ekimen inguruko eskainiko dira Zarauzko hainbat gunetan. Diziplina anitzeko egitasmoz osatua (eskultura, artisautza, dantza, kultura- ondarea, musika, antzerkia…) eta guztiek izango dute, nabarmen, eskualdeko kutsua: batzuek, Urola Kostan urte luzez pilatutako iragan-tradizioei egingo diote keinu; beste batzuk, aldiz, gaur egungo proposamen berritzaileenekin batera, gerora begirako bide berri bat zabaltzeko asmoz eratu dira. Horietako proposamen eta ekoizpen ugari, gainera, Itsasotik Herrira jaialdirako propio sortutakoak dira. Eta doan izango dira haur, gazte nahiz helduei bideratutako ekimen guztiak.

 

 

.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide