Kofradia zaharreko hormak eraisten hasiko dira bihar

Karkara 2019ko urr. 8a, 11:30

Kofradia zaharreko eraikina botatzeko lanak aurrera doaz eta, lan horien barruan, bihar, urriak 9, asteazkena hasiko dira eraikinaren kanpoko hormak eraisten. Lanek hiruzpalau egun iraungo dute eta, bitartean, Kofradiaren atzeko oinezko bidea itxita izango da jendearentzat, segurtasunagatik. Behin eraikina eraitsi eta bidea hondakinez garbitu ostean, berriro irekiko da pasaera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide