Gaur izango da 'Alzheimerrarekin elkar-bizi' hitzaldia, Orioko kultur etxean

Karkara 2019ko urr. 8a, 10:30

Afagi elkarteko kideek eta Aldundiak antolatu dute saioa. Antton Elosegik eta Maria Victoria Lucero psikologoak hartuko dute hitza gaurkoan.

Gaur, asteartea, alzheimer gaixotasunaren hitzaldia izango da Orioko kultur etxeko areto nagusian, 18:00etan, Alzheimerrarekin elkar-bizi izenpean. Afagi elkarteko kideek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute saioa, Gipuzkoa osoan barrena egingo dituzten jardunaldien barruan.

Gaurkoan Afagi elkarteko Antton Elosegi eta Maria Victoria Lucero psikologoa izango dira hizlariak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide