Orioko Udalak aste honetan iragarri du urrirako eta azarorako antolatutako egitaraua. Hala, jakinarazi dute hainbat ipuin kontalari arituko direla Orion datozen asteetan; hain zuzen, Miriam Mendoza, Pello Añorga eta Ines Bengoa. Orioko kultur etxeko areto nagusian izango dira saio guztiak, 18:00etan.
Miriam Mendoza birritan izango da ipuinak kontatzen; urriaren 14an, astelehena, eta azaroaren 4an, astelehena. 3-6 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioak izango dira biak. Urriaren 22an, asteartea, Pello Añorgaren txanda izango da, eta 5-8 urte bitarteko haurrentzako ipuinak ekarriko ditu gurera. Azaroaren 19an, asteartea, arituko da Ines Bengoa, eta kasu horretan ere 5-8 urte bitarteko haurrentzako saioa izango da.
Beraz, ondorengoa izango da ipuin kontalarien egitaraua urrian eta azaroan:
- Urriak 14, astelehena. 18:00etan kultur etxean, Miriam Mendoza.
- Urriak 22, asteartea. 18:00etan kultur etxean, Pello Añorga.
- Azaroak 4, astelehena. 18:00etan kultur etxean, Miriam Mendoza.
- Azaroak 19, asteartea. 18:00etan kultur etxean, Ines Bengoa.