Urriko eta azaroko egitaraua argitaratu du Orioko Udalak

Karkara 2019ko ira. 26a, 15:40

Orioko Udalak argitaratu berri du urriko eta azaroko kultur jardueren programazioa. Ekitaldi hauek osatzen dute programa:

- Urriak 5, larunbata. Euskalsurf SUP Race Zirkuitua-Orio 2019. Arraun-surfeko txapelketa eta egun osoko festa.

- Urriak 8, asteartea. 18:00. Alzheimerrari buruzko hitzaldia kultur etxean, AFAGI elkarteak antolatuta.

- Urriak 14, astelehena.18:00. Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (3-6 urte arteko haurrentzat).
 
- Urriak 18, ostirala. 22:00 Gari & Maldanbera taldearen kontzertua kultur etxean. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik hartu behar da bertan.
 
- Urriak 22, asteartea. 18:00. Pello Añorga ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (5-8 urte arteko haurrentzat).
 
- Urriak 26, larunbata. Goiz eta arratsaldez. La muerte n los niños’ ikastaroa kultur etxean, Mar Cortina pedagogoak emana. Mandalara elkarteak antolatuta.

- Azaroak 4, astelehena. 18:00. Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (3-6 urte arteko haurrentzat).
 
- Azaroak 14, osteguna. 19:00. Mintzalagun programaren ikasturte hasierako ekitaldia kultur etxeko areto nagusian .

- Azaroak 16, larunbata. 22:00. Benito Lertxundiren kontzertua Karela kiroldegian. Sarrerak 22 euro balio du eta aldez aurretik hartu behar da online.
 
- Azaroak 19, asteartea. 18:00. Ines Bengoa ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (5-8 urte arteko haurrentzat).
 
- Azaroak 20, asteazkena. 17:00. Musika Eskolaren ekitaldia kultur etxeko areto nagusian, Santa Zezilia dela-eta. Asteazkenero bingoa izango da kultur etxean 16:30ean, azaroaren 20an izan ezik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide