Gaur jokatu dute Getariako XVIII. Salbatore Biatloia, 12:00etan hasita, Biatloi Txikiaren ondoren. Aurten 59 partaide izan dira, eta lehenengo aldiz, erreleboka jokatzeko aukera eman dute. 19 bikotek hartu dute parte guztira, eta gainontzeko 40 pertsonak banaka lehiatu dira. 550 metro egin dituzte igerian Getariako Malkorbe hondartzan, eta ondoren, herrigunea lasterka zeharkatu dute, 3.500 metroko ibilbidea osatuz.
Andoni Garatek, hamahirugarren postuan amaitu du biatloia 20:40 denborarekin, senior mailan.
Ikusi argazki guztiak Urola Kostako Hitzan.