Lertxundi eta Etxeberriaren lan berriak ekarriko ditu udazkenak

Karkara

Saiakera bat kaleratuko du Anjel Lertxundik, eta Xabier Etxeberriak, aldiz, narrazio bat. Oraindik ez dute zehaztu noiz argitaratuko dituzten lanak.

Euskal egileek udazkenerako landatutako uztaren berri eman du gaur Berria egunkariak. Hala, besteak beste, jakinarazi du Anjel Lertxundi eta Xabier Etxeberriaren lanak ere ekarriko dituela datorren udazkenak. Saiakera bat argitaratuko du Lertxundik, Itzuliz usu begiak izenpean, Alberdania argitaletxearen eskutik. Etxeberriak, aldiz, narrazio bat kaleratuko du; Txoria nintzela. Elkar arduratuko da argitalpenaz.

Oraindik ez dute zehaztu noiz aterako dituzten argitara bi liburuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide